KOKAPENA ETA AZALERA
Gaztandegiak 36 bat metro koadro ditu. Baina lanaren zatirik handiena mendian egiten dugu.
HISTORIA ETA GARAPENA
Gure ekoizpena ekologikoa da 2014tik.
EKOLOGIKOAREN ALDEKO HAUTUA
Ekoizpen ekologikoaren aldeko apustua egin genuen ikusi genuelako abeltzaintza-eredu hori eta kalitatezko elikagaiak ekoizteko modu hori gure ingurunea errespetatzen duen aukera jasangarria dela. Gure ekarpentxoa da, gure ustez elikadura-ekoizpenak jarraitu behar duen bidean. Gainera, baliabide natural, larre eta mendi asko dituen eremu batean bizi gara, eta horiek aprobetxatu beharra dago. 2014an, “Pentsu-proiektua” jarri genuen martxan Tierrapapeltijera-rekin batera, eta ekoizpen ekologiko erabatekoa lortzeko falta zitzaigun pausoa eman ahal izan genuen; izan ere, guretzat erein eta batzen dituzten ale eta lekadunei esker, behar genuen ekarpen proteiko ekologikoa lortu genuen.
PROIEKTUAREN TAMAINA ETA EGITURA
Gure proiektua kooperatiboa da eta ez dugu soldatapeko langilerik.
LAN-JARDUERA VS OSAGARRIA
Diru-sarrera gehienak kooperatiban egiten dugun lanaren bidez lortzen ditugu, baina, noizean behin, kanpoan ere egin behar izaten dugu lan.
DIBERTSIFIKAZIOA
Hainbat salmenta gune ditugu.
EKOIZPEN EKOLOGIKOAREN PORTZENTAJEA
Gure produktu guztiak dira ekologikoak.
MERKATURATZEA
Ekoizpen guztia saltzen dugu, zorionez.
ADMINISTRAZIOAREN LAGUNTZA
Administrazioak ez digu inolako laguntzarik eman; aitzitik, arazoak eta oztopoak besterik ez ditugu izan laguntza ekonomikoren bat eskatu nahi izan dugunean. Hori dela eta, produktuak ziurtatzeko prozesua bertan behera utzi behar izan dugu, kostua oso handia baitzen.
BIOALAIREKIKO HARREMANAREN HISTORIA
2015etik egiten dugu lan BioAlairekin. Abeltegiaren ziurtagiri ekologikoa lortu bezain laster jarri ginen harremanetan elkartearekin, produktu ekologikoen kontsumitzaileen elkarte erreferentea baita.
NOLA EGIN AURRERA ELKARTEAREKIKO HARREMANEAN
Era honetako ekimenek ekoizleek, batez ere hurbilekoek, eta kontsumitzaileek elkar ezagutzea ahalbidetzen dute. Horrez gain, bisitak, hitzaldiak eta tailerrak ere antolatu daitezke, bazkideengana hurbiltzeko. Beharbada interesgarria litzateke bazkideen kezken, zalantzen, galderen eta abarren berri izatea.
ETORKIZUNA EPE MOTZ ETA ERTAINEAN, ZAILTASUNAK ETA AUKERAK
Epe labur eta luzera, berdin jarraituko dugu, gutxi gorabehera. Baliteke produktu freskoen eta azken 20 urteotan eskuratutako jakintza zabaltzearen aldeko apustu sendoagoa egitea. Zailtasunik handiena, agian, urte osoan gutxieneko errentagarritasunari eustea da, gure ekoizpena, abeltzaintza eredu tradizionalari oso lotua egonik, urtarokoa baita.