EUZKI
“Gizakia bene benetan elikatzen duten elikagaiak”
Ogia
KOKAPENA ETA AZALERA
Gure okindegi txikia Azkoaga auzoan dago, Aramaion. Antzinako apaiz-etxearen beheko solairuan dago lokala eta 40 m karratu ditu.
HISTORIA ETA GARAPENA
Duela 14 urtetik gabiltza langintza honetan.
EKOLOGIKOAREN ALDEKO HAUTUA
Unibertsitate mundutik gentozen. Jarduera honetan aritzeko arrazoiak existentzialak izan ziren. Guk intuizioari egiten diogu jaramon, arrazoiari baino gehiago. Guretzako eta gure ogia jango zuten pertsonentzako ona zen zerbait egin nahi genuen. Gure bidea zela uste genuenari jarraitu besterik ez genuen egin.
PROIEKTUAREN TAMAINA ETA EGITURA
Bi pertsona gaude proiektuan.
LAN-JARDUERA VS OSAGARRIA
Hau da gure lan jarduera bakarra, baina ezingo genuke honetatik bizi gure bikotekideen laguntza ekonomikoa izango ez bagenu.
DIBERTSIFIKAZIOA
Gure produktuak guk geuk eramaten ditugu hainbat dendatara eta herritara.
EKOIZPEN EKOLOGIKOAREN PORTZENTAJEA
Gure ekoizpena beti izan da % 100 ekologikoa, ez genuke sekula ekologikoa ez den ezer erabiliko. Guretzako oso garrantzitsua zen makinarik baliatu gabe egindako eta egur-labean egositako ogia egitea. Erabiltzen ditugun lehengaiak kalitatezkoak izateaz gain, guretzat oso garrantzitsuak dira ogiaren ezaugarriak, eta ekoizpen guztia eskuz egiten dugu. Bestalde, erabiltzen dugun legamia urtero berritzen dugu, urteko une kosmiko jakin batean.
MERKATURATZEA
Ogi gehiena enkarguz egiten dugu. Hala ere, zenbait dendatara zein kopuru eraman erabakitzen dugu, baina saltzen ez dutena jasotzen dugu. Ez da erraza salmenta toki berriak aurkitzea.
ADMINISTRAZIOAREN LAGUNTZA
Jendeak uste du laguntzak jasotzen ditugula emakumeak izateagatik, lehen sektorean jarduteagatik… Baina ez da egia. Are gehiago, ogi industrial ekologikoa edo ogi arrunta egiten duten ekoizleei baino askoz gehiago eskatzen digute.
BIOALAIREKIKO HARREMANAREN HISTORIA
Bazkide kontsumitzaileak gara sortu zenetik. Gure jarduerarekin hasi ginenean, harremanetan jarri ginen Nataliarekin eta BioAlaira ogia ekartzen hasi ginen.
NOLA EGIN AURRERA ELKARTEAREKIKO HARREMANEAN
Oso pozik gaude, harreman hurbila baitugu BioAlairekin. 12. Gure helburua beti izan da ogiaren kalitateari eustea. Ez dugu kopuru handirik egin nahi, nahiago dugu nekez salgai egoten diren ezaugarriak dituen produktua egiten jarraitu.
ETORKIZUNA EPE MOTZ ETA ERTAINEAN, ZAILTASUNAK ETA AUKERAK
Merkatuko gorabeherei aurre egitea da zailena, ez baitaude gure esku. Ez dugu publizitaterik egiten, ez eta sare sozialik erabiltzen ere gure produktuak sustatzeko. Gure publizitatea saltzaileek eta kontsumitzaileek egiten dute. Aukerei dagokienez, uste dugu gizakiok benetan elikatzen duten geroz eta elikagai gehiago behar izango ditugula.
INFORMAZIO GEHIAGO
Gure webgunea, www.vistaalegrebaserria.com, hiru eletan dago (euskara, gaztelania eta ingelesa) eta hil bakoitzaren hasieran eguneratzen dugun atal bat du.