TXAHALA, OILASKOA ETA ARKUMEA
Bertako abeltzaintza-eskaerak
Gure inguruko abeltzaintza agroekologikoak bere berezitasunak ditu: ekoizpen txikiak, animalien ongizatea zaintzea, erritmo biologikoak errespetatzea…
Arrazoi horiengatik, ezin etenik gabeko hornikuntzarik egin. Proiektu bakoitzaren erritmora egokitzen gara: BioAlai kolektiboa antolaketa alorrean, eta haren kide garen bazkide guztiak, banaka, gure erosketa egitean horrelako elikagaiak aukeratuta.
Lurzoruan, uretan eta airean inpaktu negatibo handiak eragiten dituzten abeltzaintzako makroproiektuen aurrean, funtsezkoa da errespetuzko abeltzaintzaren aldeko apustua egitea.
Zer eredu bultzatzen duzu zure erosketarekin?
Pikunietako arkumea
Arkumea sasoikoa da. Oraingoz astean behin izango dugu, baina aurrera egin ahala, baliteke tarte handiagoa izatea.
Kontuan izan, halaber, artaldea txikia dela, eta, beraz, asteko unitateak mugatuak direla.
Oleta Baserriko oilaskoa
Oleta Baserriko oilasko-okela (Araba).
Laudion hazia, non Urkijo anaiek baserriko sistema agroekologiko eta tradizionalen aldeko apustua egiten duten. Txandakako astearteetan hornitzen gaituzte. Hamabostean behin egiten denez, ez dugu posta elektronikoz abisatzen.
Maturanako Ismaren txahala
Maturanako Isma Ruiz de Azua harreman estua dugu, duela urte askotatik. Banaketa egitera doanean, posta elektronikoz abisatu eta formulariorako sarbidea irekiko dugu. Hilabete eta erdi edo bi hilabetean behin, gutxi gorabehera.
Oletako oilaskoa
Oleta Baserriko oilasko-okela (Araba).
Laudion hazia, non Urkijo anaiek baserriko sistema agroekologiko eta tradizionalen aldeko apustua egiten duten. Txandakako astearteetan hornitzen gaituzte. Hamabostean behin egiten denez, ez dugu posta elektronikoz abisatzen.
Ismaren txahala