Dendan elkarlanean

Egokitu egin behar izan dugun doako tresna da; horregatik ez dago % 100ean pertsonalizatuta, eta aldatzeko gaitasun mugatua dugu.

Hala ere, erabilgarria izan daitekeela uste dugu, eta lehen erabilera gaindituz gero, erabilerraza ere izan daitekeela.

Loading...
1. Zerbitzua. Adieraz ezazu zure prestutasuna eta inprimakiak egutegi bat itzuliko dizu Elkarteak ezarri dituen lankidetza-aukera hurbilenekin.

2. Eguna eta ordua. Bi ordutegi-tartetan banatuta dago: goizekoa eta arratsaldekoa. 10: 00ak eta 16: 00ak deitu ditugu, hurrenez hurren, txanda bakoitza hasteko ordua delako. Horrek EZ du esan nahi ordu horretan zehazki etorri behar duzunik; aurrerago aukera dezakezu ordu-tartea, “Xehetasunak” atalean.

3. Xehetasunak. Osatu zure harremanetarako datuak eta orain garrantzitsua da! “Oharrak” atalean zure BioAlai zenbakia adierazi beharko duzu; eta, hemen bai, egingo duzun ordutegi zehatza zehaztu beharko duzu.

Adibidez, ostegun arratsaldean, 17:00etatik 19:30era, libre daukat. 16:00etan emango dut izena (arratsaldeko txandan joango naizela esan nahi dut), eta “oharrak” atalean, gutxi gorabeherako ordutegia zehaztuko dut (17: 00etatik 19: 30era).

Normalean, 2 orduneta 30 minutuko txandetan etorri ohi da, baina guztiz orientagarria da, eta markatutako tarteen barruan, dena zuen prestutasunaren araberakoa izango da. Hurbilduko zaren denbora, ongi etorria izango da!

Adierazi oharretan, halaber, zure ustez kontuan hartu beharreko zertzelada guztiak: pertsona bat baino gehiago zatozten, zure prestasuna 10: 00ak baino lehenagokoa den, etab.

4. Egina! Zure zain egongo gara izen ematen duzun egun eta ordutan. Mezu elektroniko automatiko bat iritsiko zaizu.

> Edozein zalaztza edo aldaketa duzula harremanetan jar zaitezke info@bioalai.org helbidean edo 634 440 615 / 945 26 38 31 telefono zenbakietan arreta ordutegiaren barruan.

Eskerrik asko zure autonomiagatik

eta horrela taldearen lana arintzeagatik