Ba al zenekien 30 minutuko aparkaleku bat dagoela Bioalairen ondoan?
Hegoalde Gizarte Etxeari itsatsita, doako aparkalekua prestatu da, gehienez 30 minutukoa. Txandakatze handia duenez, beti izaten ditu plaza libreak.
Nola sartzen da? BEI ezarri denez, zenbait kalek itxura aldatu dute. Gasteizen BEI abian jartzeak sortu dituen aldaketa guztiak jartzeko prozesuan dago Google Maps-ek. Horregatik, beste abisu bat eman arte, Mapsek dioena hitzez hitz ez jarraitzea gomendatzen dugu, Hori dela eta txertarutako mpa jarraitzea gomendatzen da. berdez aparkalekura nola iritsi behar den adierazten da irudian , eta gorriz parkingetik nola ateratzen den.
LABURBILDUZ, Izarduy Komandantetik Hegoalderantz biratzen da aparkalekurako sarbide bezala dagoen bakarra.
Gogorarazten dizuegu ordutegi mugatuan ezin dela zamaletan aparkatu, garraiolariekin eta auzokideekin tentsioak sortzen dizkiola elkarteari. Aparkaleku hau aukera ona da, elkartetik oso gertu dago eta eskuarki erabilgarri dago.