Izapideak

Datu pertsonalak aldatzea

Helbidea, telefonoa edo helbide elektronikoa aldatzea

Bete formulario hau, baldin eta datu pertsonalak aldatu badituzu, Elkartearentzat eguneratuta izatea oso garrantzitsua baita.

8 + 3 =

7 + 11 =

Urteko kuotarako kontu-zenbakia aldatu baduzu

Kontu-zenbakia aldatu baduzu, BioAlairi jakinarazi behar diozu.

Baimena behar bezala beteta entsi behar da eta horrekin batera, titularraren izena eta IBAN agertzen dituen dokumentu bat aurkeztuko da (libretaren lehen orrialdearen fotokopia edo online bankaren kontuko xehetasunen laburpena).

Agiri horiek, BioAlain utzi ahal dituzu.

Adi! Urtero, hainbat arrazoirengatik, zenbait kuota itzuli egiten digute: gehienetan, bankuko kontu-zenbakia aldatu ondoren guri ez jakinarazteagatik.

Onuradunak

Onuradunen alta

Izapide hau urtarrilean eta ekainean baino ez da egiten, kontrakoa emailen bidez jakinarazten ez bada.

Elkarteara eraman:

– Alta-agiria, beteta eta sinatuta.
– Onuradun gisa sartu nahi duzun pertsonaren NANaren eta TCA*ren eskaeraren fotokopia (edo haren fotokopia, baldin badauka).

Gehienez bi onuradun.

*TCA: Arabako Merkataritza Txartela, eskatu Nafarroako Rural Kutxan.

Onuradunak aldatzea

Izapide hau urtarrilean eta ekainean baino ez da egiten, kontrakoa emailen bidez jakinarazten ez bada.

Elkarteara eraman:

– Onuradunak aldatzeko dokumentua, beteta eta sinatuta.
– Onuradun gisa sartu nahi duzun pertsonaren NANaren eta TCA*ren eskaeraren fotokopia (edo haren fotokopia, baldin badauka).

Gehienez bi onuradun.

*TCA: Arabako Merkataritza Txartela, eskatu Nafarroako Rural Kutxan.

Titulartasun-aldaketak

Izapide hau urtarrilean eta ekainean baino ez da egiten, kontrakoa emailen bidez jakinarazten ez bada.

Titulartasuna bazkidearena izatetik onuradunetako batena izatera pasatzen da.

Elkarteara eraman:

– Titulartasuna aldatzeko dokumentua, beteta eta sinatuta (titulartasuna lagako duen egungo bazkideak beteko du).
– Onarpen-eskaeraren dokumentua beteta eta bi aldeetatik sinatuta (bazkide titularra izatera igaroko den pertsonak beteko du).
– Titular berriaren eta onuradunen NANaren eta TCA*ren fotokopia.
– Libretaren lehen orriaren fotokopia edo urteko kuotak kargatuko diren online kontuaren xehetasunak edo IBANa agertzen den dokumentua.

*TCA: Arabako Merkataritza Txartela, eskatu Nafarroako Rural Kutxan.

Baja eman nahi duzu?

Elkartean baja ematea

Osatu, sinatu eta eraman Elkartera